Hiru langile intoxikatu dira Noaingo Talluntxe industrialdeko enpresa batean piztutako sutean. Hara joan diren Nafarroako Gobernuko suhiltzaileek Twitter bidez jakinarazi dutenez, suteak pintura hondarren hobi bat kaltetu du.
Gertakarian esku hartzeko, Guardia Zibila eta Noaingo mediku talde bat ere bertaratu dira.