Maria Txibite Nafarroako Gobernuko presidentea eta Teresa Ribera Espainiako Trantsizio Ekologikorako eta Erronka demografikorako ministroa Iruñean elkartu ziren atzo, eta bi administrazioak Gamesak Agoitzen duen lantegia ixteko erabakiaren aurrean "irtenbideak bilatzeko" lanean ari direla ziurtatu zuten.
Foru Gobernuko presidentea kezkatuta agertu zen Agoizko lantegiko langileen egoerarekin: "Egoera zehatz-mehatz aztertzen jarraituko dugu, Nafarroako Gobernua horren ondorio guztiak eta aukera guztiak aztertzen ari da, une zail eta konplexu honetan". Gaineratu zuenez, gobernuak “beharrezkoa den guztia” egingo du mahai gainean konponbideak jartzeko¡. "Ahalegin guztiak egingo ditugu enpresaren iragarpenari irtenbidea bilatzeko".
Hala ere, Txibiteren hitzetan, "oraindik goiz da balizko irtenbideak aurreratzeko". Argitu beharreko espediente bat dutela gogorarazi zuen, baita batzordearekin eta zuzendaritzarekin egin beharreko bilerak ere, bide guztiak ikusteko.
Bestalde, ministroak esan zuen "langileei, enpresari eta Nafarroako Gobernuari entzun" nahi dietela, "irtenbideak eta alternatibak nola aurki daitezkeen ulertzeko eta aurrean dagoen horretan ahalegin hori egiteko". Halaber, sektore "oso lehiakorra" dela azpimarratu zuen: "Hori sektoreko industrialei planteatzen diegu: duela gutxira arte gutxi ziren eta merkatu globaletan dimentsio konplexuago batera igaro da”