Koronabirusarekin emakume bat hil da Tuterako ospitalean

Euskalerria Irratia 2020ko uzt. 15a, 14:06

35 egun pasa dira koronabirusarekin azken heriotza erregistratu zelako. Uztailaren 8an Tuterako ospitalean hartu zuten adineko pertsona bat da hildako. Azken 24 orduotan 20 koronabirus kasu berri antzeman ditu osasun departamentuak.

Eguneroko balantzearen zenbakirik larriena da heriotzarena. Adineko emakume bat zendu da Tuteran koronabirusarekin. Uztailaren 8an artatu zuten eta orain hil egin da. 35 egunen ostean, heriotza berri bat erregistratu du Nafarroak. datu honek erakusten du, zenbait herritar taldeetara koronabirusa ailegatzeak suposatzen duen arriksua.

Azken 24 orduotan, 20 koronabirus kasu berri antzeman dira Nafarroan. Bat Tuterako ezkontzarekin lotutakoa, 41 kutsatze pilatzen ditu jadanik ezkontza honek. Hala ere egonkortze bidean da agerraldi hau. Beste kasu bat, Iruñean, uztailaren 6ko hamaiketakoarekin lotutakoa agertu da, jadanik 24 kasu izan dira festa giroan izandako kutsatze honen ondorioz.

Azken egunotan bi agerraldi berri ere izan dira Iruñean eta Iruñerrian. Azken honek 3 kasu berri izan ditu azken 24 ordu hauetan eta jadanik 11 pertsona kutsatzera heldu da. Zizur Nagusia bezalako herrietan, tentuz jokatzera eta segurtasun atrte guztiak zainztera dei egin dute udalek. Beste errebrotea, Iruñean eman da, hiru lagunen arteko ospakizunean. Osasun Departamentuak beren senitarteko eta kontaktu zuzenei PCR probak egin dizkie, agerraldi honen zabalkundea ezagutu eta mugatzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!