Kirol taldeko bi kideek topatu zuten buzoia apurtuta aste honetan bertan, mendira igo zirelarik. Duela bi urte jarritako metalezko txoria ez zen ageri eta eguzkilorearen hostoak apurtuta zeuden. Gero, zati hauek buzoi barruan topatu zituzten. Abodi-Zaraitzu kirol taldeko kideek apurketa hau salatu dute beren sareetan eta zergatik gertatu edo egin duten galdetzen dute. Apurtu dizkieten piezak hortxe zeudela ikusita, buzoia berriz ere konpontzea espero dute epe laburrean.