Hirugarren graduan dira Adur Ramirez de Alda, Jokin Unamuno eta Oihan Arnanz, eta dagoeneko atera dira Zaballako presondegitik. Han zituzten zain senide eta lagunak. Gradu aldaketa jakinarazi zieten atzo.
Espetxean denbora gehien daramatenak dira: ia lau urte, 1.325 egun. Beste biri, Iñaki Abadi eta Aratz Urrizolari, abenduan eman zieten hirugarren gradua. Hortaz, bik jarraituko dute bigarren graduan: Jon Ander Cobek eta Julen Goikoetxeak.
Gaur espetxetik atera direnek dute espetxe zigor handienak: Arnanzek bederatzi urte eta erdiko zigorra du, eta Ramirez de Aldak eta Unamunok zortzi urte eta erdikoa. Goikoetxeak eta Jon Ander Cobek, zazpi urte eta erdikoa dute; Abadek hiru urte eta erdikoa, eta Urrizolak lau urte eta bi hilabetekoa.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!