GAMESAREN ITXIERA

Nafarroako Gobernua Siemens Gamesarekin harremanetan izango da Agoizko lantegiaren itxiera "iraultzen" saiatzeko

Euskalerria Irratia 2020ko uzt. 1a, 13:00

Javier Remirez Nafarroako Gobernuko presidenteordeak nabarmendu duenez, Nafarroako Gobernuak "bitarteko guztiak" jarri ditu.

Javier Remirez Nafarroako Gobernuko presidenteordeak nabarmendu duenez, Nafarroako Gobernuak "bitarteko guztiak" jarri ditu Siemens Gamesako zuzendaritzarekin harremanak izateko, eta "ahal bada, egoera hori iraultzeko".

Azaldu duenez, Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteak eta Manu Ayerdi Garapen Ekonomikoko kontseilariak itxieraren aurkako "gaitzespena" agertu dute enpresako arduradunek Agoizko lantegiari buruzko erabakia jakinarazi zutenean.

Remirezek azaldu duenez, Nafarroako Gobernuak Siemens Gamesako zuzendaritzarekin, Espainiako Gobernuarekin eta ordezkaritza sindikalarekin "harreman egokiak" izateko baliabide guztiak jarri ditu, "ahal izanez gero, egoera iraultzeko", "konplexutasuna baitu"; edo "lantegiko langileengan izan dezakeen eragina minimizatzeko tresnak ezartzeko".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!