Gamesaren itxiera

Leire Gallego (ELA): "Gaur Agoizko Siemens Gamesa da, baina bihar beste bat izan daiteke"

Euskalerria Irratia 2020ko uzt. 1a, 09:15

ELA sindikatuak du indar gehien Siemens Gamesan, bost ordezkarirekin. ELA sindikatuko industria alorreko arduraduna da Leire Gallego, eta enpresaren zuzendaritzaren eta lan batzordearen arteko negoziazioetan parte hartuko du. 

Gallegoren aburuz, "desklokalizazio argi eta garbi" baten aitzinean gaude; izan ere, zuzendaritzak berriki jakinarazi zien lantegiak lan karga zuela 2021era arte. Atzo arratsaldeko zortzietan Siemens Gamesak Agoizko lantegia itxiko dutela jakinarazi zion Espainiako Balore Merkatuen Kontseilu Nazionalari. 239 langile kale gorrira bidaliko ditu erabakiak. 

Agoizko lantegiko beharginek apiriletik zuten susmo txarra. Orduan Gamesak lantegia erosi baitzuen Portugalen, Senvionen, itsasoaren portu handi baten ondoan. Hori da hain  zuenen lantegia ixteko enpresak emandako arrazoietako bat. Agoitzen gertuen dagoen portua berrehun kilometrora dagoela aipatu dute.

Beste bi ere eman ditu: txiki geratu dela lantegia sorgailu handiak ekoizteko eta produkzio kostu handiak dituela. Agoitzen 132 metroko palak egiten dituzte eta enpresak argudiatu du 170 metrokoen alde egin nahi duela apustu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!