Ikasgeletara itzultzeko protokoloa "segurua eta adostua" izan dadila eskatu dute sindikatuek

Euskalerria Irratia 2020ko eka. 26a, 14:09

Irakaskuntzako sindikatu guztiek kritikatu dute Hezkuntza Departamentuaren protokoloak ez diola erantzuten itzulera "modu seguru eta eraginkorrean egiteko erronkari", eta hura hobetzeko negoziazioa abiatu dezala exijitu diote. 

 

Nafarroako irakaskuntzan ordezkaritza duten sindikatu guztiak, alegia, LAB, ELA, STEILAS, AFAPNA, ANPE, CCOO, UGT eta SEPNA, kaleta atera dira, salatzeko Nafarroako Gobernuak heldu den ikasturterako aurkeztu duen prebentzio eta antolaketa protokoloaren zirriborroak ez diola erantzuten "ikasgeletara modu seguru eta eraginkorrean itzultzeko erronkari".

Sindikatuetako kideek kritikatu dute proposamen horrek ez duela bermatzen irailean ikastetxeetara modu seguruan itzultzea; ez duela edozein hezkuntza prozesuetan funtsezkoak diren irizpide pedagogiko eta emozionalak jasotzen; eta saihesten duela irakaskuntzaren eraginkortasuna bermatzeko neurrietan inbertitzea: alegia, ratioak jaistea, plantilla handitzea edota materiala hornitzea. 

Horrez gain, gaienratu dute proposamenak ikastetxeetako zuzendari eta irakasleen bizkar jartzen duela erantzukizun guztia. 

Edonola ere, uste dute oraindik denbora dagoela proposamena hobetzeko, eta hortaz, negoziazio bideak martxan jartzeko exijitu diote hezkuntza departamentuari.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!