Presoek zigorra haien errotze lekuan bete dezatela eskatzeko elkarretaratzera deitu du #SosPresoakCovid19 plataformak

Euskalerria Irratia 2020ko eka. 26a, 13:50

Uztailaren 4an egingo dute mobilizazioa, 12:30ean, Iruñeko Gazteluko plazan.

Espainaiko Estatuan preso dauden pertsonek zigorra haien errotze tokian betezeko duten eskubidea berma dadila eskatzeko elkarretaratzera deitu du Salhaketa Nafarroak, Etxeratek, Altsasuko Gurasoek eta Sare Herritarrak osatzen duten #SOSPresoakCovid19 plataformak, uztailaren 4rako, larunbatarekin, Iruñeko Gazteluko plazan. 

Plataformako kideek gogorarazi dute Espainiako Estatu osoan zehar 8.000 pertsona baino gehiago errotuta dauden tokitik kanpo betetzen ari direla zigorra, eta horiei beste 7.600 gehitu behar zaizkiela, Espetxeko Idazkaritza Nagusiak ez baitaki zein den horien bizilekua. 

Horientzat guztienetzat, pandemia garaian kartzeletan izan diren eskubide urraketak handiagoak izan direla azpimarratu dute.

Apirilean sortu zuten #SosPresoakCovid19 ekinbidea, Espainaiko zein Nafarroako Gobernuei eskatzeko osasun krisian errespeta zitzatela presoen eskubideak. Baina salatu dute oraindik ere ez dituztela aplikatu presoak espetxetik ateratzera bideratutako nazioarteko erakundeen gomendioak, eta itxialdia leuntzeko prozeusak aurrera agin arren, kartzeletan ez direla betetzen ari horietatik kanpo ezarri diren irizpideak. 

Horiek horrela, alarma egoera amaitu dela baliatuz, berriro ere zuzendu zaizkie Madrilgo eta Nafarroako exekutiboei, biak, bakoitza bere eremutik, lanean has daitezen, presondegietan gertatzen diren eskubide urraketei amaiera emateko, eta preso guztiak euren errotze tokietatik gertuen dauden kartzeletara eramateko. 

Hori aldarrikatzeko kalera ateratzeko deia egin diete herritarrei, uztailaren 4an, 12:30ean, Iruñeko Gazteluko plazan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!