PSNren eta Geroa Bairen botoekin, Nafarroa Suspertu planari egindako proposamenak onartu ditu parlamentuak

Euskalerria Irratia 2020ko eka. 25a, 11:54

Navarra Suma, EH Bildu, Ahal Dugu eta Ezkerra abstenitu egin dira.

Foru Parlamentuko osoko bilkurak ostegun honetan onartu du, PSNren eta Geroa Bairen aldeko botoarekin, Nafarroa Suspertzeko Planari buruzko batzorde bereziak onartutako 126 ebazpen-proposamenen multzoa, plan hori egiteko "Foru Gobernuak irekitako prozesu parte-hartzailean lagundu" nahi dutenak. Gainerako taldeak, Navarra Suma, EH Bildu, Ahal Dugu eta Ezkerra, abstenitu egin dira.

Zehazki, 9 ebazpen Ekonomia eta Ogasun Sailari zuzenduta daude; 12 Lehendakaritza, Berdintasun, Funtzio Publiko eta Barne Sailari; 10 Lurralde Antolamendu, Etxebizitza, Paisaia eta Proiektu Estrategikoen Sailari; 7 Lurralde Kohesio Sailari; 10 Hezkuntzari; 6 Herritarrekiko Harremanei; 12 Osasunari eta 15 Gizarte Eskubideei.

Halaber, Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuari zuzendutako 11 ebazpen; Ekonomiaren eta Enpresen Garapenari buruzko 10; Landa Garapen eta Ingurumenari buruzko 12; Kultura eta Kirolari buruzko 9, eta migrazio-politikei eta Justiziari buruzko hiru.

Besteak beste, Foru Parlamentuak ebazpenak onartu ditu ekoizpen propioko eta babes sanitarioko materiala eta testa eskuratzeko plan bat egiteko, Covid-19ko balizko berragerraldiei erantzutea erraztuko duena, edo egoitzetan kontingentzia plan bat egiteko.

Ganberak ere eskatu du: Renove plan bat eta Enplegu Plan bat; Nafarroako kanala amaitzea eta Prestazio Handiko Trena indartzea; kontziliaziorako laguntzak; eta hezkuntzaren aldeko itun sozial eta politiko bat.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!