Prebentzio zerbitzu komunitarioan murrizketarik ez egiteko eskatu diote udalari

Euskalerria Irratia 2020ko eka. 25a, 09:08

Udako kontziliazio zerbitzua eskaini dezaten, Iruñeko Udalak kontratua aldatu die auzoetan lan komunitarioa egiten duten zortzi elkarteri eta ezinen dute udako jarduerarik eskaini.

Auzoan egin nahi dute lan eta hori aldarrikatzeko kalera atera dira haurren eskubideak defendatzen dituen lan komunitarioa egiten dituten Iruñeko elkarteak, sindikatuez lagunduta. Pandemia hasi zenetik, Iruñeko Udalak bi aldiz aldatu die kontratua Buztintxureando Txuri, Aldezar, Etxabakoitz Bizirik, Umetxea, Batean SiñarZubi, Yoar eta Bideberri elkarteei. 

Matxoan egin zien lehen aldaketa, alarma egoerak sortu zuen egoerari erantzuteko. Uda iristearekin batera iritsi da bigarrena. Elkarteek urtero prestatzen dituzten udako jarduerak bertan behera utzi eta kontziliazio zerbitzua beraien esku har dezatela nahi du udalak. "Zortzi auzotan jarduerak izatetik lau auzotan izatera igaroko gara", azaldu du Euskalerria Irratian Aldezar elkarteko Mirari Elizondok.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!