“Ez dira komunikabideetan agertu, ez da txalorik izan haiendako, baina pandemiaren aurpegi gogorrenetako bat pairatu behar izan dute”, adierazi du LAB sindikatuak. Zerbitzu pribatuen sektoreko langileek “oso egoera gogorrak” bizi izan dituztela salatu dute manfestazio baten bidez.
Pandemia iritsi aurretik lan prekarietatea jasaten zuen sektorea dela gogoratu du sindikatuak, eta krisiak egoera laztu duela: “Gauza bat argi gelditu da: guztiz prekarizatuta dauden sektoreak ixteak, ABEEEen formularen bidez, bermatzen duena ez da enplegua, pobrezia betikotzea baizik”.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!