Hamaika koronabirus kasu berri atzeman dituzte

Euskalerria Irratia 2020ko eka. 24a, 12:51

Hamaika kasuetatik hiruk Sunbillan atzemandako fokuarekin dute lotura.

Nafarroak hamaika koronabirus kasu berri erregistratu ditu azken 24 orduetan, horietako hiru Sunbillan atzemandako fokuarekin dute lotura. Atzo hamairu kasu berri atzeman zituzten eta astelehenean 21. 

Javier Remirez Nafarroako Gobernuko lehen presidenteordeak prentsaurrekoan emandako datuen arabera, hamaika kasu berrietatik lau sintomatikoak dira, eta zazpi asintomatikoak. Gaur egun, 31 paziente ospitaleratuta daude Covid-19arekin, bi ZIUn daude (atzo baino bat gutxiago) eta 29 plantan. Ez dago hildakorik izan azken orduetank.

Nafarroan normaltasun berriaren lehen egunei buruzko balorazio "positiboa" egin du Remirezek, arau berriak "normaltasun osoz" ezarri direla argudiatuta, baina onartu du Gobernua "kezkatzen" dutela "orain arte gertatu diren edo etorkizunean gerta daitezkeen gorakada egoerek".

Hala, presidenteordeak dei egin die herritarrei "osasun prebentzioaren arloko arau guztiak betetzera, hala nola gutxieneko distantzia 1,5 metrokoa izatea, maskarak erabiltzea distantzia hori posible ez denean, eta eskuen higiene etengabea".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!