Euskarabidea/Nafarroako Euskararen Institutuaren Gobernu Kontseiluak legealdi honetako lehen bilera egin du astearte honetan, bere osaera berritu ondoren, sailen egitura berrira egokituta. Gaurko bilkuran sail bakoitzeko hizkuntza planak onartzeko prozesua ezagutu da, administrazio publikoetan euskararen erabilerari buruzko dekretuan jasotzen denez.
Horrez gain, Euskararen II. Plan Estrategikoa egiteko lanak aurkeztu dira, egungo Nafarroako Gobernua sostengatzen duten lau indarrek sinatutako programa-akordioan jasotako konpromisoetako bat da, eta prozesu ireki eta parte-hartzaile baten bidez egingo da. Plana Gobernu Kontseiluan aztertuko da, I. Planean diseinatutako ekintza-ardatzen inguruan, erabilera soziala, hiztun berriak, zerbitzu publikoak, prestigioa eta erakarpena, esparru ekonomikoa, hizkuntza-arau-esparrua eta Euskarabidea.
Kontseilua, Ana Ollo Herritarrekiko Harremanetarako kontseilaria buru dela, Mikel Arregi Euskarabideko zuzendari gerenteak eta sail bakoitzeko zuzendari nagusi batek osatzen dute. Astearteko bilkuran sail bakoitzeko hizkuntza planak onartzeko prozesua ezagutu da, administrazio publikoetan euskararen erabilerari buruzko dekretuan jasotzen denez.