Nafarroako Auzitegi Nagusiak 14 urte eta erdiko espetxe zigorra berretsi du, 12 urteko neska bat bortxatzeagatik

Euskalerria Irratia 2020ko eka. 23a, 13:53

Abusu delituagatik auzipetutako beste bati 3 urteko zigorra ere berretsi diote, adingabe berarekin harremana izan zuelako.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi egin du 2019ko azaroan Lizarraldeko bizilagun bati jarritako 14 urte eta 6 hilabeteko kartzela-zigorra. Bikotekidearen 12 urteko alaba bortxatu baitzuen. Akusatuak, 45 urteko gizonezkoak, 6.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio biktimari, eta 19 urte eta 6 hilabetez ezingo da harengana hurbildu ezta harekin harremanetan jarri ere.

Era berean, Arlo Zibil eta Penaleko Salak berretsi egin du beste auzipetu bati ezarritako zigorra. 16 urtetik beherako iloba adingabeari sexu-abusua egitea egotzita, 3 urteko kartzela-zigorra ezarri dio auzitegiak. 44 urteko akusatuak 4.500 euro ordaindu beharko dizkio, kalte moralagatik, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak jakitera eman duenez.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!