Urtebetez luzatu dute EiTB Nafarroan zabaltzeko hitzarmena

Euskalerria Irratia 2020ko eka. 23a, 13:45

Hitzarmena 2021eko uztailera arte luzatuko da, baina isilbidez 2024ra arte jarraituko du.

Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak adostu dute urtebetez luzatzea EiTBren zerbitzuak Nafarroan emititzeko 2016tik duten hitzarmena, bai LTD eta kable bidezko telebistakoa, bai FM edo DAB irratikoa.

Foru Gobernuak oniritzia eman zuen bere garaian, eta gaur Eusko Jaurlaritzak baimena eman du bere gobernu kontseiluan. Javier Remirez Nafarroako Gobernuko lehen presidenteorde eta Presidentetza, Berdintasun, Funtzio Publiko eta Barne kontseilariak eta Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako kontseilariak sinatuko dute dokumentua. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!