13 koronabirus kasu berri atzeman dituzte Nafarroan azken egunean

Euskalerria Irratia 2020ko eka. 23a, 11:59

Kasuen gorakaden bilakaera ezagutzeko itxaron beharko dela adierazi du Carlos Artundo osasun zuzendari nagusiak: "Lasai egon gaitezke, behar bezala erantzuten ari garelako".

Nafarroak 13 koronabirus kasu berri zenbatu ditu azken 24 orduetan, aurreko egunean baino zazpi gutxiago. Horietatik bat atzemandako fokuekin dul lotura. Igoera horren bilakaeraren inguruan "zuhurtziaz" jokatzeko deia egin du Carlos Artundo osasun zuzendari nagusiak. "Egunotan itxaron behar da kontaktu horietatik kasu berririk ateratzen den ikusteko", esan du. 

Osasun departamentua lantzen ari den arakatze sistema baloratu du: "Gero eta kontaktu gehiago detektatzen ditugu, eta sintoma positiboa da aurrera egiten ari garela eta gure jarraipen sistema hobetzea lortzen ari garela". 

Osasuneko zuzendari nagusiak adierazi duenez, igoera txiki horiek gertatzen jarraituko dute: "Ia saihestezinak dira, baina garrantzitsua da nola erantzuten dugun haien aurrean, eta oraingo honetan lasai egon gaitezke, behar bezala erantzuten ari garelako, kasuak ahalik eta azkarren identifikatuz, pertsona guztiei PCRa eginez, baita zuzeneko kontaktuei ere, eta hortik aurrera esan daiteke egoera kontrolpean duzula".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!