EiTB Nafarroan hedatzeko hitzarmenaren luzapena eztabaidatuko du gaur Jaurlaritzak

Euskalerria Irratia 2020ko eka. 23a, 09:18

2016ko hitzarmena urtebete luzatzea aztertuko du Jaurlaritzak. Luzapenak ez du aldaketarik ekarriko.

EiTBren zerbitzuak Nafarroan hedatzeko EAE eta Nafarroaren arteko lankidetza-hitzarmena luzatzeko baimena ematea jorratuko du Eusko Jaurlaritzak gaurko gobernu kontseiluan. Bi gobernuek 2016ko uztailean sinatu zuten hitzarmena, eta azken lau urteetan indarrean egon da. Akordio hori urtebetez luzatu nahi dute, eta aurreikusi dutenez, 2024ra arte isilbidez luzatu ahal izanen da. Luzapenak ez du aldaketarik ekarriko. 

Erabaki-proposamena onartu eta izapide administratiboa egin ostean, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuk sinatuko dute testua.

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!