Guztira 3.815 ikaslek eginen dute unibertsitatera sartzeko hautaproba ekainaren 23tik ekainaren 26ra, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Arrosadia eta Osasun Zientzietako campusetan eta Tuteran egingo da, eta Gurutze Plazan, Basoko, Iturrama eta Zizur institutuetan. Ezohiko deialdia uztailaren 21ean, 22an eta 23an izango da.
Probetarako 3.815 ikaslek eman dute izena. Matrikulatutako ikasle guztietatik, 2.293 emakumeak dira; gainerako 1.522ak, berriz, gizonezkoak. Hizkuntza ereduen arabera, guztira 2.817 ikaslek egingo dute proba gaztelaniaz, eta gainerako 998ek, euskaraz.
Azterketa egiteko matrikulatutako ikasleak iaz baino ehuneko hamasei gehiago dira, nahiz eta Batxilergoan matrikulatutako ikasleen kopurua ia ez den aldatu aurten, NUPek ohar baten bidez azaldu duenez.
Bestalde, aurten zaintza lanetan parte hartzeko boluntario aritu diren unibertsitate komunitateko ehun bat lagunen laguntza dutela nabarmendu du unibertsitate zentroak.