Mendigorrian euskarazko lerroa irekitzeko eskatu diote Geroa Baik, EH Bilduk eta Ahal Duguk gobernuari

Euskalerria Irratia 2020ko eka. 22a, 13:30

Mozio bateratua erregistratu dute parlamentuan alderdiek. Gaur onartu du ekimna Mahai eta Eledunen batzarrak.

Mozioan, hiru taldeek Euskararen Foru Legearen 25. artikulua betetzea eskatzen dute, eremu mistoko irakaskuntzari dagokionez; artikulu horrek aurreikusten duenez, "euskara irakaskuntzan pixkanaka, progresiboki eta nahikotasunez sartuko da, ikastetxeetan euskarazko irakaskuntza ematen den lerroak sortuz, hala eskatzen dutenentzat".

Uxue Barkos Geroa Baiko bozeramailearen esanetan, "arauak babestu egiten du" linea hori irekitzea eta hori aurrera eramateko "bitartekoak existitzen dira"; hori dela eta, martxan jartzeko eskatu dio exekutiboari. Ildo beretik, Bakartxo Ruiz EH Bilduko bozeramaileak adierazi du legeak aurreikusten duela "eremu mistoan d ereduko lineak irekiko direla hala eskatzen dutenentzat", eta "ulertezintzat" jo du "hezkuntza Sailaren hastapena". 

Bestalde, Ramon Alzorriz PSNko bozeramaileak adierazi duenez, "eskola mapa ez zuen Gobernu honek egin, aurrekoak egin zuen, eta kontseilariak egin duen gauza bakarra eskola mapa horrek markatzen duena jarraitzea da, eta datorren ikasturterako aldatzeko aukera aztertzea, dagoen eskaerari erantzunez".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!