Jolastokiak, aire zabaleko gimnasioak, iturriak eta igogailuak irekiko dituzte gaur

Euskalerria Irratia 2020ko eka. 22a, 09:35

Iturramako jolastokia.

Osasun gomendio orokorrak bete beharko dira eta, igogailuen kasuan, edukiera murrizketak egongo dira eta maskara nahitaezkoa izango da.

Gaur, astelehena, alarma egoera amaitzen denean, Iruñeko Udalak berriro irekiko ditu hiri osoko haurren parkeak, betiere distantzia fisikoari buruzko osasun gomendioak eta herritarrentzako babes neurri orokorrak betez. Baldintza horietan, herritarrek berriz ere erabili ahal izango dituzte aire zabaleko hiri gimnasioak.

Era berean, iturri publikoen ur hornidura berrabiaraztea erabaki du, eta hiriko igogailuak martxan jartzea, edukiera mugatuta eta barruan maskara erabiltzeko betebeharrarekin. Zehazki, Santo Domingoko aldaparen eta Descalzos kalearen arteko igogailuetan, kabina bakoitzeko bist erabiltzaile sartu ahal izango dira aldi berean.

Igogailu horiek hiriko handienak dira. Horien atzetik, Media Luna, Soto Lezkai eta Etxebakoitzekoak daude: ibilbide bakoitzean gehienez lau lagun igo ahalko dira. Concepción Benitezen bi igogailuetako kabinetan hiru pertsona egon ahalko dira aldi berean, eta Felisa Munarriz, Iratxeko Monasterioa, Erletokieta eta Isaac Albenizen igogailuetan pertsona bakarra igo edo jaitsi ahal izango da ibilbide bakoitzeko.

Gaur berriro irekiko dituzten zerbitzuak eta dagozkien azpiegiturak martxoaren 15etik 16ra bitartean itxi zituzten, COVID-19ak sortutako osasun krisia kudeatzeko Iruñeko Udalak sortutako Koordinazio Kabineteak hala erabakita. Asteburua igarota, neurri horiek atzera botako dituzte, herrialde osoan alarma egoera amaitzen denean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!