Nafarroako Gobernuak eta Espainiako Osasun Ministerioak jakitera eman dutenez, azken 24 orduetan hiru Covid-19 kasu berri izan dira, eta ez da heriotzarik izan.
Gaixotasun horren ondorioz pertsonarik hil ez den bederatzigarren eguna da. Guztira 528 pertsona hil dira, Espainiako Osasun Ministerioak eta Foru Gobernuak ostiralean eguneratutako datuen arabera.