Ekaina amaieran esleituko ditu Nafarroako Gobernuak aldi baterako irakaleen plazak. Hornikuntza zaileko plazak ekainaren 26an hasiko dira esleitzen. Gainontzekoak, berriz, ekainaren 30tik aurrera. Datozen egunotan jakinaraziko ditu gobernuak esleipena egiteko ordu eta epeak.
Hezkuntza Departamentuko aldi baterako kontratazio zerrendetan dauden irakasle izangaiek izanen dute plaza lortzeko aukera eta era telematikoan egin beharko dute tramitazioa.