Nafarroako salgaien esportazioek %38,2 egin zuten behera apirilean, urte arteko kopuruetan; guztira, 537,4 milioi euro. Hilabetean Espainiako esportazio guztietan Nafarroak izan zuen parte-hartzea %3,6koa izan zen. Bestalde, Nafarroan inportazioak %55,9 jaitsi ziren urte arteko kopuruetan, eta 206,6 milioi eurokoak izan ziren.
Apirilean, 330,8 milioi euroko superabita izan zuen Nafarroak, 2019ko hilabete berekoa baino %17,6 txikiagoa. Estaldura-tasa %260,1ekoa izan zen Nafarroan apirilean.
Urtarriletik apirilera metatutako aldian, Nafarroatik egindako ondasunen esportazioek urte arteko %13,1eko atzerakada izan zuten, 2.876,6 milioi eurora iritsiz. Aldi horretan, Nafarroak Espainiako esportazio guztietan izan zuen partaidetza %3,4koa izan zen.
Nafarroako inportazioak 1.467,4 milioi eurokoak izan ziren 2020ko lehen lau hilabeteetan, eta urte arteko %14,6 jaitsi ziren. Nafarroak Espainiako inportazio guztietan izan zuen partaidetza %1,6koa izan zen.
Nafarroako merkataritza saldoa izan zen daturik onena autonomia erkidegoen artean, 1.409,2 milioi euroko superabitarekin, 2019ko epe berean baino %11,6 gutxiago. Estaldura-tasa %196koa izan zen.