Gobernuaren arabera, 34 pertsona daude ospitaleratuta, aurreko egunean baino sei gutxiago. Zehazki, 28 lagun daude plantan, lau gutxiago, eta sei ZIUn, aldaketarik gabe. Dagoeneko ez dago inor etxez etxeko ospitalizazioan, aurreko egunean bi zeuden.
Nafarroan 5.353 koronabirus kasu pilatu dira guztira, eta 518 dira hildakoak, Nafarroako Gobernuaren arabera.