KPIa %0,1 igo da maiatzean Nafarroan, eta urte arteko tasa %1,3 jaitsi da

Euskalerria Irratia 2020ko eka. 12a, 09:00

KPI Kontsumorako Prezioen Indizea %0,1 hazi zen maiatzean Nafarroan, aurreko hilabetearekin alderatuta, eta urte arteko tasa -%1,3an kokatu da, Espainiako Estatistika Institutuak gaur argitaratutako datuen arabera.

Zehazki, prezioak %1,7 jaitsi ziren maiatzean aisialdian eta kulturan, %0,7 garraioan, %0,3 etxebizitzan, %0,2 komunikazioetan, eta %0,1 elikagaietan eta alkoholik gabeko edarietan.

Aitzitik, jantzien eta oinetakoen kopuruak %4,3 egin du gora, etxeko tresnerian %0,7, hotel, kafe eta jatetxeetan %0,6, eta edari alkoholdunetan eta tabakoan %0,1. Prezioak ez ziren aldatu medikuntzan eta irakaskuntzan.

Urte arteko datuei erreparatuta, prezioak %8,5 jaitsi egin dira Nafarroan etxebizitzetan, garraioan %8,5, aisialdian eta kulturan %0,3 eta medikuntzan %0,2. Aldiz, elikagaiek eta alkoholik gabeko edariek %3,7 egin zuten gora, hotel, kafe eta jatetxeek %1,9, jantzi eta oinetakoek %1, tresneriak 0,3, irakaskuntzak %0,2 eta komunikazioek %0,1. Ez ziren aldatu edari alkoholdunetan eta tabakoan.

Aurten, KPIa %1,7 jaitsi da. Prezioak jaitsi diren taldeak hauek dira: garraioan %81, etxebizitzan %6,6, aisia eta kulturan %2,7, jantzi eta oinetakoetan % 1,3 eta medikuntzan %0,1.

Bestalde, prezioak igo egin dira hoteletan, kafetegietan eta jatetxeetan %2,2, elikagaietan eta alkoholik gabeko edarietan %1,7, komunikazioetan %0,7, edari alkoholdunetan eta tabakoan %0,3 eta etxeko tresnerian %0,2. Prezioak ez ziren aldatu irakaskuntzan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!