Navarra Suma osatzen duten alderdiak bereiztu egin zituen atzo Espainiako Kongresuan torturatzaile frankistei dominak kentzearen aldeko bozketak. PSOEk eta Unidas Podemosek adostu dute testua, baina Ciudadanosek eginiko iradokizun batzuk ere jaso dituzte. Hala, haien aldeko bozka jaso duen egitasmoak. PPk, ordea, abstentziora jo zuen. Jarrerarik zurrunena UPNk erakutsi zuen. Vox alderdiak egin bezala, dominak kentzearen aurka azaldu ziren Sergio Sayas eta Carlos Garcia Adanero diputatuak.
Diputatuen Kongresuak atzo onartu zuen legez besteko proposamena, gehiengo zabalarekin, aldeko 207 botorekin, kontrako 57 botorekin, eta 86 abstentziorekin. Proposamen horretan, Gobernuari eskatzen zaio arautu dezala torturatzaileen portaerak eta jarrerak izan zituzten frankismoaren garaiko pertsona eta agintariei dominak eta kondekorazioak kentzea. Testuan berariaz jaso dute domina horiek erretiratzeko aukera jaso dituena hilda egonda ere. Duela hilabete hil zen Antonio Gonzalez Pacheco Billy el Niño polizia ohia.