Lau positibo eta hildako bat erregistratu dituzte azken orduetan

Euskalerria Irratia 2020ko eka. 11a, 19:18

Pandemia hasi zenetik 517 lagun zendu dira Covid-19 gaitzarekin Nafarroan.

PCR proba bidez lau positibo atzeman dituzte azken 24 orduetan, Nafarroan. Koronabirusaren pandemia hasi zenetik 5.322 pertsona kutsatu dira Nafarroan, gobernuak emandako datuen arabera. Atzo pertsona bat zendu zen koronabirusarekin. 

Egun 44 pertsona daude ospitaleratuta, atzo baino lau gutxiago. Plantan atzo baino pertsona bat gutxiago dago, 35 dira. ZIUn 7 lagun daude, atzo baino bi gutxiago; eta etxean, bi dira ospitaleratuta daudenak (bat gutxiago). 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!