Euskal Herriko Garraiolarien Sindikatuak, Hiruk, erantzukizuna eskatzen die Nafarroako alderdi politikoei azpiegituren finantzaketaren inguruan, Nafarroako bide nagusietan bidesariak ezartzeari buruz atzo lortutako akordio hasierari dagokionez.
Hiruren ustez, ezinbestekoa da errepideak seguruak izatea, baina, aldi berean, argi dute sektore bakar batek ezin duela bere gain hartu azpiegituren finantzaketa, eta, horregatik, erantzukizuna eskatu diete alderdi politikoei eta ez diru-bilketan bakarrik pentsatzea. "Garraiolariak lehen lerroan egon gara azken hilabeteetan, eta argi utzi dugu zer garen: zerbitzu publikoa. Nafarroako garraiolariok zergak hemen ordaintzen ditugu, gizarteari gure lana eskaintzen diogu, eta bidesariak ezarriz gero, sektorea are egoera okerragoan murgilduko da", adierazit dute.
Hiruren ustez, garraioak lan baldintzak duinduko dituen benetako politikak behar dituela argi dago: kooperatiba faltsuen amaiera, erakundeek hemengo garraioaren kontratazioa aktiboki sustatzea, orain arte egin ditugun lanen kobrantza bermatzea. Horiek dira, eta ez beste batzuk, sektoreak dituen lehentasunak, eta horien inguruan lan egitea da sektorearen etorkizuna bermatzen laguntzeko modu bakarra sindikatuaren ustez.