Azken 24 orduetan koronabirusa zuen pertso bat zendu da Nafarroan, hildakorik gabeko azken hamaika egunetako joera hautsiz, Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera. Guztira, 516 pertsona hil dira Nafarroan. Lau Covid-19 kasu berri izan dira azken egunean.
Nafarroako Gobernuaren datuen arabera, lau positibo berriekin, 5.340 koronabirus kasu pilatu ditu. Horrez gain, 48 ospitalizazio erregistratu ditu, aurreko egunean baino lau gutxiago; jaitsiera hori plantako ospitaleratzeetan gertatu da, egun 36 pertsona baitaude. Beste bederatzi pertsona ZIUn daude eta beste hiru etxez etxeko ospitalizazioan daude.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!