31egun gose greban eman ostean, horietatik 12 egarri greban ere, Patxi Ruiz Txantreako presoak protesta bertan behera utzi du eta gaur goizean gosaria hartu omen du Murtziako espetxean. Kartzela barruan jasotako mehatxuak eta euskal presoak Euskal Herriratzea eskatzeko baraualdian jarri zen Ruiz maiatzaren 11an.
Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak iragarri duenez, Ruizek berak azalduko du bere erabakiaren arrazoia.