Bizitza eta zerbitzu publiko duinak aldarrikatuko ditu kalean Eskubide Sozialen Kartak

Euskalerria Irratia 2020ko eka. 10a, 14:03

Euskal Herriko Eskubide sozialen kartak, ekainaren 19rako mobilizazio ezberdinetara dei egin du. Itxialditik kalera, bizitza duinak eta zerbitzu publikoak aldarrikatzeko. Manifestazioa eginen dute goizean Iruñeko autobus geltoki zaharretik abiatuta eta bizi martxa arratsaldean Iruñeko auzo ezberdinetatik irtenda.

Zazpi puntuko aldarrikapena plazaratu dute. Zerbitzu publikoak garatzeko beharra, zaindatza eredua aldatzeko erronka, gutxieneko errenta eta etxebizitza eskubidearen bermea, 1080 euroko gutxieneko pentsioa, 1200 euroko gutxieneko soldata eta 35 orduko lanaldia, fiskalitate berria eta administrazio egoera irregularrean diren pertsonen erregularizazioa.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!