Mendigorriko gurasoen eskaera aintzat har dadin gorako errekutsoa jarri du Behatokiak

Euskalerria Irratia 2020ko eka. 9a, 15:13

Erantzun egokirik eman ezean, epaitegietara jotzeko borondatea adierazi dute Mendigorriko gurasoek.

Atzo Mendigorriko haurrak D ereduan matrikulatzera joan diren gurasoekin izan zen Behatokia. Ikastetxetik gurasoei adierazi dietenez, haur horiek ez dira aurrematrikulazio ebazpenean onartu gisa agertzen (Nafarroako Hezkuntza Departamenduak azalpenik eman gabe jarraitzen du), eta ezin izan dituzte D ereduan bertan matrikulatu. 

Gaur goizean Nafarroako Hezkuntza departamendura jo dute, Hizkuntz Eskubideen Behatokiarekin batera, gora jotzeko errekurtsoa jartzeko. Errekurtsoari erantzuteko hiru hilabeteko epea dago. Carlos Jimeno hezkuntza kontseilariari bilera eskatu diote. Erantzun egokirik eman ezean, epaitegietara jotzeko borondatea adierazi dute.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!