Acciona Windpower taldeko Nordex Energy Spain SAU enpresak parke eoliko bat eraiki nahi du Lesakako mendietan. Zehazki, Landa Garapen eta Ingurumen departamentuko Ingurumeneko zuzendaritza nagusiko niodibertsitate zerbitzukoan aurkeztu du Auzoberri parke eolikoaren proiektuaren hasierako dokumentua, egin beharreko ingurumen inpaktuaren azterketaren irismenari buruzko txosten bat egin dezaten, eraginpeko administrazio publikoei eta pertsona interesdunei kontsulta egiteko asmoarekin.
Auzoberri parke eolikoa eraikitzeko tramiteak hasi dituzte Agiña eta Gardelegi eremuetan, Aiako harriaren magalean. Hamaika haize sorgailuak Auzoberri auzoko hainbat puntutan eraiki nahi dituzte, hala nola Agiña, Eskolamendi, Azperra edo Illasmendi tontorretan. 120 metroko altuera eta 155 metroko diametroa izango lukete.
Sustrai Erakuntza fundazioak jarrera kritikoa agertu du Nafarroan sustatzen ari diren parke eolikoen proiektuen aurrean; energia ekoizpena dibertsifikatzearen eta deshazkundearen aldeko apustua egin du.
Horiek horrela, Auzoberri auzoko hainbat bizilagunek Endara Bizirik plataforma sortu dute. Plataformaren iritziz, egitasmoak “ingurumena, bizimodua, bizi kalitatea, abeltzaintza, fauna, ondare arkeologiko eta historikoa suntsituko ditu, hala nola, bere balore altuagatik bereizgarria den ekosistema bat”.