TRWn lortutako aurreakordioaren aurka agertu da ELA

Euskalerria Irratia 2020ko eka. 8a, 17:01

Argazkia: Ekinklik

ELAk aurreakordioari ezezko botoa emateko deia egin du.

TRW Automotive lantegiaren langile batzordearen gehiengoak akordio bat berretsi du, 2020tik 2024ra 5 urteko indarraldia izango duena, eta astelehenean langileek batzarrean bozkatuko dute.

ELAk jakin duenez, akordio horretan kategoria berri bat jasotzen da, kontratazio berriek soldata txikiagoa kobratzea dakarrena. Aurreakordioak langileen beharrei erantzuten ez diela iritzi dio sindikatuak. Salatu dutenez kategoria berriak "xantaia egiten die egungo langileei, etorkizuneko balizko kontratazioen eskubideen galeraren konplize izan daitezen, eta, aldi berean, TRWko plantillan hain beharrezkoak izango diren batasuna eta elkartasuna hausten ditu, etorkizunean jorratu beharko diren erronkei begira".

ELAk azaldu duenez, multinazionalak Iruñeko Landaben industrialdean duen lantegiak enplegu-galera handia izan du azken urteotan. "Proiektu industrial sendori"k ez dagoela eta "lantegiaren etorkizuna bermatzeko inbertsiorik ez" dagoela salatu du sindikatuak. "Enpleguaren galera" bultzatzea eta "langileen soldatak" izoztea egotzi dio ELAk zuzendaritzari. 

ELAko ordezakariek baiezkoa eman zioten aurroakordioari. "Xantai" baten ondorio izan da sindikatuaren ustez: "Enpresek xantaia erabiltzen dute langileei balizko itxieren ardura emateko, lantegiaren etorkizuna enpresa-erabakien mende soilik dagoenean. ELA ez dator bat sinadurarekin, baina ulertzen du gure ordezkariek jasan duten presioa".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!