Itxialdian jarritako isunen kutsu arrazista salatu dute

Euskalerria Irratia 2020ko eka. 8a, 14:10

Itxialdi egunetan 12.500 salaketa jarri eta milaka identifikazio egin ziren Nafarroan. Hainbat eragileek etorkinen kontrako jazarpena handiagoa dela salatu dute eta isun hauen kontrako helegitea aurkeztera dei egin dute. Aratekoarengana jo dute horretarako.

Black Lives Matter edo beltzen bizitzek axola dute, balioa dute, nazioarteko aldarria, heriotza eta jazarpen arrazistaren aurrean, baita Iruñean ere. Koronabirusaren itxialdi egunetan, Nafarroan 12.500 isun jarri du poliziak, gaur eragile anitzek salatu dutenez, azalaren kolorearen araberako salaketak izan dira kasu gehienetan.

Gehienei, alarma egoera ez betetzea baino, mozal legearne kontrako delituak leporatzen dizkiete, hain zuzen poliziei kasurik ez egiteagatik. Gaur, Paperak eta Eskubideak denontzat, Iruñea Harrera Hiria, Karabana Mugak Zabalduz, Salhaketa eta SOS Arrazakeriak eragileek egoera salatu dute Iruñeko udaletxe plazan. Mozal legean oinarritutako isunek, arrazoi juridikorik ez dutela azaldu dute eta horrela berretsi duela estatuaren abokatuak."Mozal legeak, polizien aginduak ez betetzeagatik isunak aurreikusten ditu" azaldu dute, "Aipaturiko arauak, polizia-agente baten ´agindu-zuzena´ betetzen ez den egoerarako pentsatuta dagoen araua da, eta orain beste ustezko arau hauste batetarako ezarri nahi da".

Eragile hauek kexa jarri dute Arartekoan eta honek aintzat hartu du eskatutakoa. Horrexegatik, egun hauetan isuna jaso dutenei edo jasoko dutenei helegitea aurkeztera animatu nahi dituzte eta beren laguntza ere eskaintzen dute horretarako. Ordaindu dutenek ere, oraindik ere errekurtsoa jar dezaketela aipatu dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!