Etxarri Aranazko gazte bat hil da auto istripuan

Euskalerria Irratia 2020ko eka. 8a, 09:20

Istripua izan den tokia. (Foruzaingoa)

Etxarri Aranazko 30 urteko gizonezko bat hil da Uharte Arakil parean izandako kotxe istripuan. Foruzaingoa gertatutakoa ikertzen ari da. 

Guaixe-k jakitera eman duenez, istripua bart gauean izan da, Sakanako autobidean, Altsasuko norabidean, Uharte Arakil parean. Oraindik argitu ez diren arrazoiengatik autoa errepidetik atera zen. 30 urteko etxarriarra bakarrik zihoan, eta istripuan hil da. 

Aurretik, gaztearen desagerpena salatu du Altsasuko Foruzaingoak. Istripuaren berri izan ondoren, ikerketa hasi dute, zer gertatu zen jakiteko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!