Azken 24 orduetan, hamar Covid-19 kasu berri erregistratu ditu Nafarroak, eta bakar bat ere ez da hil, Nafarroako Gobernuak argitaratutako datuen arabera. Pandemia hasi zenetik 5.316 kasu positibo atzeman dituzte PCR bidez eta 515 pertsona zendu dira.
57 pertsona daude ospitalean, aurreko egunean baino sei gutxiago. Horietatik 44 plantan daude -bost gutxiago-, 10 ZIUn eta hiru etxean -bat gutxiago-.