Martxoaren 25eko Errege Dekretuak emandakoa betetzeko eskatu dute 0-3 zikloko hezitzaileek gaur goizean egindako elkarretaratzean. Administrazio publikoarentzat lan egiten zuten enpresei ERTEak ez zitzaizkiela onartuko jaso zuen Errege Dekretuak. 0 eta 3 urte bitarteko haur eskoletako langileek Covid-19ko pandemian Nafarroako zenbait udalek deuseztatu dituzten kontratuak berriz martxan jartzeko eskatu dute.
Haur eskola horietako batzuk udalek kudeatzen dituzte zuzenean, eta beste batzuk, enpresen bidez kudeatzen dira. Langile guztiak berehala alta emanda egotea eskatu dute.