Nafarroako industria ekoizpena %40,1 jaitsi da apirilean

Euskalerria Irratia 2020ko eka. 5a, 10:01

Nafarroako Estatistika Institutuak emandako datuen arabera, Nafarroako Industria Ekoizpenaren Indize Orokorra (IPIN) %40,1 jaitsi zen apirilean, aurreko arteko datuarekin alderatuta. Aurtengo urtarriletik apirilera bitartean, tasa %10,3 jaitsi da 2019arekin alderatuta.

Nafarroako Industria Ekoizpenaren Indize Orokorra (IPIN) %40,1 jaitsi zen apirilean, urte arteko terminoetan, eta Energia adarra kontuan hartu gabeko indize orokorra %43,1 jaitsi zen. Nafarroako Estatistika Institutuak emandako datuak dira. 

Institutuak zehaztu duenez, alarma egoera aitortzeak eta funtsezko zerbitzurik ematen ez zuten besteren konturako langileei baimen ordaindu berreskuragarria indarrean jartzeak Nafarroako industria ehunaren zatirik handiena ia erabat geldiaraztea eragin zuten apirilaren lehen zatian, eta, ondoren, jarduera pixkanaka eta mailakatuta berriro hasiz joan da.

Aurtengo urtarriletik apirilera bitartean, tasa %10,3 jaitsi da 2019arekin alderatuta.

Apirilean Nafarroan industria ekoizpenaren urte arteko beherakada, batez ere, garraio materialaren adarrean kalkulatutako uzkurduratik dator (-%90,8), atuaok gutxiago fabrikatzen direlako: 2019ko apirilean fabrikatutako 25.897tik 2020ko hilabete berean ekoitzitako 871 autora; Industria metalikoetan (-%40,4), eta neurri txikiagoan beste manufaktura industria batzuetan (-%24,8) ere beherakada nabarmena izan da.

Ekoitzitako ondasunen erabilera ekonomikoari dagokionez, eta 2019ko apirilarekin alderatuta, erabilera talde guztietan egin du behera: kontsumo ondasunetan (-%19,9), bitarteko ondasunetan (-%31,6) eta inbertsio ondasunetan (-% 72,4).

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!