Zabor kopuru handia eta dokumentazio hondarrak aurkitu zituzten Araitzen, NA-1300 errepidetik gertu, Araxes ibaiaren ibaiertzeko bide batean. Azaldu dutenez, isurketaren egileak hondakinak ibaira botatzen saiatu dira, baina gehienak magalean geratu dira. Ez dakite zenbat hondakin isuri dituzten zuzenean ibaira.
Isurketa, itxuraz, lokal edo etxebizitza bat berritzetik edo garbitzetik zetorren; izan ere, eraisteko, eraikitzeko, alikatatzeko, altzarietarako, arropa eta ehungintzako materialen hondarrak aurkitu zitzuten, bai eta kontabilitateko artxiboko, kobrantza-fakturetako, letretako eta hainbat enpresaren ordainagirietako zatiak ere.
Bertan lortutako datuetatik tiraka, Altsasuko Guardia Zibileko agenteek isuritako material guztiaren jabea aurkitu zuten. Hori dela eta, isuritako materialaren jabe den enpresaren jabea zigortzeko proposatu dute.
Pertsona horri proposatzen zaizkion zehapenak Uraren Legearen 1/2001 Errege Dekretua eta datu pertsonalen babesari buruzko araudia hausteagatik dira.