Nafarroa alerta horian, euria eta haizeagatik

Euskalerria Irratia 2020ko eka. 4a, 09:09

Atzo Caparroson izandako uholdeen irudi bat. (Nafarroako Suhiltzaileak)

Nafarroa alerta horian dago, 12 ordutan 40 mm-ko prezipitazioa metatu delako. Tokian-tokian gogorrak izan daitezkeen ekaitzak espero dira, bai eta tenperaturen jaitsiera ere.

Espainiako Estatuko Meteorologia Agentziak iragarri duenez, tenperaturak jaitsi egingo dira gaur, eta euriak eta zaparradak aurreikusten dira. Kasu batzuetan, ekaitza eta txingorra ere izan litezke. 

Iparraldean eta Kantauriko isurialdean prezipitazioak egonkorrak izango dira, eta ez da baztertzen zenbait tokitan bereziki indartsuak izatea.

Zerua hodeitsu edo estalita egongo da, tarteka, erkidegoko hego-ekialdean, eta tenperaturak behera egingo du; maximoak nabarmenagoak izango dira eta minimoak egunaren amaieran izango dira.

Lizarran 12 eta 19 gradu artean espero dira, Iruñean 11 eta 18 artean, Erronkarin 9 eta 17 artean eta Tuteran 13 eta 21 artean.

Ipar-mendebaldeko haizea zakar ibiliko da, egunaren erdialdean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!