Iruñea Harrera Hiriak, beste kolektibo batzuen laguntzarekin, migratzaileei harrera egiteko bulego bat martxan jartzeko eskatu dio gobernuari.
Taldeak azaldu duenez, migratzaileek "leihatilen labirinto burokratiko bati egin behar diote aurre, edozein kudeaketa egiteko edo zer baliabide dauden jakiteko". Azpimarratu dute egun zaila dela jakitea nora jo, baita hizkuntza eta testuingurua ezagutzen duten pertsonentzat ere, eta hori migratzaileengan areagotzen dela, pertsona horiei zuzenean edo zeharka eragiten dieten gaietan eskumenak dituzten erakunde asko daudelak; estatukoak, autonomikoak eta udalekoak. Horri, gainera, gehitu behar zaio eskumen horietako asko azpikontratatuta daudela.
Migratzaileentzako informazio puntu zehatzik ez dagoela kritikatu dute, ezta administrazioan lan egiten dutenei informazioa emateko ere. Horregatik, Iruñea Harrera Hiriak eta ekimena babesten duten taldeek informazio gune bat jarri dute martxan migratzaileentzat. Informazio gune hau Geltoki gunean dago, La Roncalesako leihatila zaharrean, hain zuzen ere.