Azken 24 orduetan, bi Covid-19 kasu erregistratu ditu Nafarroak, eta ez da hildakorik izan. Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera, 5.302 kasu positibo izan dira guztira eta 515 hildako.
64 pertsona daude ospitaleratuta. Horietatik 51 plantandaude, 11 ZIUn (duela 24 ordu baino bat gehiago), eta bi etxean (bat gutxiago).