Krisi ekonomikoa kapitalak ordaindu beharko lukeela aldarrikatu du LABek

Euskalerria Irratia 2020ko eka. 3a, 15:11

LABek elkarretaratzea egin du Nafarroako Gobernuaren aitzinean, ohartarazteko ez duela onartuko krisia berriz ere langile-klasearen lepotik ordaintzea.

LAB sindikatuko kideak Iruñean kontzentratu dira gaur, Nafarroako Jauregiaren aurrean, Nafarroako Gobernuari adierazteko ez dutela langile klaseari ordainaraztea krisi ekonomikoa, krisi hori kapitalak ordaindu behar duela aldarrikatu du. LABek urtarrilaren 30eko greban ezarritako jarduera-ildoen aldeko apustua egin du, prekaritateari mugak jartzeko eta guztiontzako bizitza eta lan duina ziurtatzeko.

Administrazioan murrizketa gehiago ez onartzea, Zapateroren eta Rajoyren lan-erreformak indargabetzea, 1.200 euroko gutxieneko soldata, 35 orduko lanaldia, 1.080 euroko gutxieneko pentsioa, funtsezko zerbitzuen publikazioa, gehien dutenek gehiago eman dezaten zerga-politika berria, soldata arrakalarekin amaitzea, autonomo faltsuen iruzurrarekin amaitzea... Horiexek dira LABek Nafarroa suspertzeko proposatzen dituen neurrietako batzuk. Gaurko elkarretaratzean azaldu dituzte Joseba Pagolak eta Berta Garciak, sektore soziokomunitarioko eta Zerbitzu Pribatuen federazioko arduradunak, hurrenez hurren.

LABek ikusten du Nafarroan kaleratutako pertsonak milaka direla dagoeneko, eta hamarka mila ABEEEk kaltetutako pertsonak. Oinarrizko zerbitzuetan dauden langile askok, prebentzio-neurri egokirik eta nahikorik gabe, telelana kasu askotan inolako kontrolik eta erregulaziorik gabe... Horixe ikusi dugu orain arte. Neurri horiek guztiek ahalegin handia egin behar izatea suposatu du langileentzat; enpresentzat, berriz, doakoa izan da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!