Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Udalerrien eta Kontzejuen Federazioak gomendatu dute bertan behera uztea aurten Nafarroako herrietako era guztietako jaiak, osasun publikoko arrazoiak direla medio, COVID-19aren ondorioz. Hala ere, ez dute alde batera uzten aldaketaren bat egoteko aukera, pandemiaren egoeran egon daitezkeen aldaketak direla eta; hala balitz, osasun autoritateek jakinaraziko lituzkete.
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak azpimarratu duenez, "birusaren zirkulazioa berriz aktibatu daiteke urruntze fisikoko neurriak gehiegi lasaitzen badira".
"Horrelako jaien ezaugarriak eta birusaren transmisioa saihesteko beharrezko segurtasun neurriak mantentzea zaila denez, horiek ospatzeak pandemia berpiztea ekar dezake, birusaren zirkulazioa berpizten baita", gaineratu du.
Gomendio hori atzo adostu zuten Nafarroako Gobernuko eta FNMCko ordezkariek, bilera batean.