Kasu bakar bat atzeman dute azken orduetan

Euskalerria Irratia 2020ko eka. 2a, 17:16

Laugarren egunez jarraian ez da hildakorik izan koronabirusagatik Nafarroan.

Nafarroako Gobernuak emandako azken datuen arabera, atzo kasu positibo bat atzeman zuten herrialdean. Guztira, 5.300 kasu atzeman dituzte PCR probaren bidez. Egun 64 pertsona daude ospoitaleraturik, 51 plantan, 10 ZIUn (atzo baino bat gutxiago) eta hiru etxean. Atzo ez zen inor hil koornabirusagatik. Pandemia hasi zenetik, 515 pertsona hil dira Nafarroan.

Imagen

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!