695 langabe berri erregistratu dituzte maiatzean Nafarroan, %1,72 gehiago

Euskalerria Irratia 2020ko eka. 2a, 09:19

Guztira, 41.137 langabe daude.

Nafarroako enplegu bulego publikoetan erregistratutako langabeen kopuruak gora egin du maiatzean 695 pertsonatan; %1,72ean, alegia. 41.137 langabe daude guztira foru erkidegoan, Espainiako Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioak gaur argitaratutako datuen arabera.

Azken hamabi hilabeteetan, 9.874 langabe gehiago erregistratu dituzte Nafarroan,% 31,58 gehiago.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!