N-121-A errepidean droneak erabiltzen hasi da Foruzaingoa, “arau-hausteak detektatzeko eta zigortzeko”

Euskalerria Irratia 2020ko eka. 1a, 11:39

Foruzaingoak aire bidez hartutako irudi bat.

Trafikoko eta Bide Segurtasuneko arloko Foruzaingoko agenteak laguntza teknologikoko taldeko droneak erabiltzen ari dira N-121-A errepidean (Iruñea, Behobia), airetik zaintzeko “istripu bihur daitezkeen arau-hauste larriak”.

Foruzaingoak azaldu duenez, "arrisku gune jakin batzuk nabarmentzen dira, non marra jarraituek aurreratzea debekatzen duten, aurrez aurre talka egiteko arriskua egoteagati".

Bigarren fasea indarrean sartzearekin, trafikoaren ugaritzea antzeman da, eta horrek istripu arriskua dakar, aurreko faseekin bat egin zuten asteetan murriztu dena.

Droneak hainbat motatako polizia ekintzetarako erabiltzen ari dira, eta orain bide segurtasunarena erntsi dute, “erabiltzaileak arriskuan jartzen dituzten baimendu gabeko jokabideak detektatzeko eta zigortzeko".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!