Uharte herrian kokaturik dagoen Zubiarte Euskaltegi Publikoak 2020-2021 ikasturterako antolatutako euskara-ikastaroetan izena emateko lehenengo epea ekainaren 1etik 19ra izanen da.
Euskaltegiak maila guztiak eskaintzen ditu: A1, A2, B1, B2 eta C1. EGA eta C1 mailako azterketak prestatzeko ikastaro bereziak ditu.
Ikastaro presentzialak goiz, arratsalde eta gaueko ordutegietan dira. Txandaka joateko aukera dute ikasleek. Ikas-prozesua auto-ikaskuntzan egiteko modalitatea ere badago maila guztietan. Halaber, ikastaro trinkoak eta Mintzamena lantzeko berariazko ikastaroa B2 mailan. Hainbat kanpo-talde ere baditu.
Euskaltegiak aurten eskaitza zabaldu du eta ohikoak diren ikastaroez gain, bi ikastaro berri eskainiko ditu: modalitate mistoa EGA/C1 mailan, klase presentzialak eta ikasgela birtualean eta C1 mailan 4 orduko ikastaroa asteko egun bakar batean.
Unibertsitatekoak ez diren irakasleek ikastaro hauek egin ahalko dituzte eskola ordutegitik kanpo eta dohainik Hezkuntza Departamentuko Prestakuntza Planaren parte baitira.
Oro har, saioak aurrez aurrekoak izanen dira, baina osasun-egoeraren arabera, edota, beharrezkoa bada, etxetik bertatik egiteko aukera izanen dute ikasleek ikasgela birtuala erabiliz. Betiere segurtasun osoz.
Informazo osoa Euskaltegiaren web orrian. Izen-ematea on-line egingo da. Modu presentzialean egin nahi izanez gero, 848431010 telefonoa deitu behar da hitzordua eskatzeko edo euskaltegiko postara idatzi.